1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
385/2014 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko 2013-14 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak esleitzen dituena.
Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2013-2014 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten batxilergoko lau ikasleei; proba horretako epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietako deialdia maiatzaren 12ko 205/2013 Ebazpenaren bidez egin zen.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitatean 2013-2014 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak ikasle hauei esleitzea:
–Cara Maeztu Redín (NANa: 73118300N), Iruñeko San Ignacio ikastetxekoa.
–Guillermo Salanueva García (NANa: 73416403N), Sarrigurengo Santa María la Real ikastetxekoa.
–Marina Almagro Bacáicoa (NANa: 73123404X), Iruñeko Plaza de la Cruz BHIkoa.
–Íñigo Alforja Ruiz (NANa: 73451145R), Iruñeko San Cernin ikastetxekoa.
2. Ikasle horiek sariaren egiaztagiri bana hartuko dute, eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak deitzen duen Batxilergoko Sari Nazionalera aurkezteko aukera izanen dute.
3. Ikasle horien ikasketa espedientean 2013-2014 ikasturteari dagokion Batxilergoko Sari Berezia lortu izana jaso dadila agintzea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
5. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau igortzea Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Gaztelaniaren eta Lurralde Lankidetzaren Atalera, Unibertsitateen Atalera, baita Iruñeko San Ignacio, Sarrigurengo Santa María la Real, Iruñeko Plaza de la Cruz BHI eta Iruñeko San Cernin ikastetxeetara ere, horietan ikasi baitute saritutako ikasleek.
Iruñean, 2014ko uztailaren 29an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
Iragarkiaren kodea: F1410828