159. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 14a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLAZTI

Biztanleen erroldan ofizioz baja emateko hasitako prozedura jakinaraztea

Olaztiko Udaleko biztanleen erroldan inskripzio okerragatik ofizioz baja emateko espedientea hasi dela jakinarazi ezin izan denez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarriko da:

1.–Eranskinean ageri den interesdunari ofizioz baja emateko espedienteari hasiera ematea, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluan, 54. artikuluari dagokionez, arautuari jarraikiz.

2.–Espedientearen izapidegile eta idazkari Miren Jaione Mariezkurrena Baleztena eta Ana Esther Gil Andueza izendatzea, hurrenez hurren.

3.–Espedientea ireki izana jakinarazi eta hamar-hamabost eguneko epea ematea alegazioak aurkezteko.

Olaztin, 2014ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Gurutze Rodriguez Armendariz.

ERANSKINA

Izena: Alexandra Cucuruzac. Helbidea: Intsumisioaren Enparantza, 1.

Iragarkiaren kodea: L1411177