2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO IPARRALDEKO EUSKARA MANKOMUNITATEA
Deialdia, 2014an euskara ikasteko diru-laguntzak emateko
–Xedea: euskara ikasteak dakartzan gastuak partez finantzatzeko diru-laguntzak ematea, espedientean dauden oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.
–Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 13.500,00 euro.
–Laguntzak eskatzeko epea: irailaren 1etik 15era, biak barne, Euskara Mankomunitateko Erregistroan edo Mankomunitatea osatzen duten udalen erregistroetan.
–Onuradunak: Mankomunitatea osatzen duten udaletako batean erroldatuak.
–Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiko oinarrietan zehazten direnak. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Euskara Mankomunitatean.
Leitzan, 2014ko abuztuaren 7an.–Lehendakaria, Alaitz Eskudero Bergara.
Iragarkiaren kodea: L1411199