2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UXUE
Herrilurretako aprobetxamenduen ordenantza. Behin betiko onespena
2014ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren hasierako onespena.
Ordenantzaren testuari loteak gehitu zaizkio, Osoko Bilkurak 2014ko uztailaren 4an hala erabakita, eta beraz, bidezkoa da ordenantzaren testu osoa argitara ematea.
Uxuen, 2014ko uztailaren 21ean.–Alkate udalburua, María Jesús Zoroza Ugalde.
ORDENANTZA, HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA
1. artikulua. Ordenantza honek aprobetxamendu hau arautzen du:
a) Laborantzako herrilurren aprobetxamendua, lehorreko lurzatietan.
2. artikulua. 1. Orokorrean, herrilurretako aprobetxamenduen onuradun izateko, familia unitateen titularrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Adinez nagusi izatea edo adingabeko emantzipatu edo judizialki gaitua.
b) Udal erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea gutxienez bost urteko antzinatasunez.
c) Uxuen urtean bederatzi hilabetez, gutxienez, jarraian egiazki bizitzea.
d) Uxueko Udalarekin zerga betebeharrak egunean izatea.
2.2. Etxebizitza berean bizi diren guztiak hartuko dira familia unitateko kidetzat. Nolanahi ere, familia unitate independientetzat hartuko da guraso jubilatuek osatua, familiakoekin bizi arren, betiere haien diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldata baino apalagoak baldin badira.
3. artikulua. Ordenantza honetan arautzen diren laborantzako herrilurren aprobetxamenduak hiru modu desberdinetan egin daitezke, honako ordenari jarraikiz.
a) Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak.
b) Herritarrendako esleipen zuzeneko aprobetxamenduak.
c) Toki entitateak egindako ustiapen zuzena edo enkante publikoaren bidezko esleipena.
4. artikulua. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak esleituko dira 280/1990 Foru Dekretuaren 158. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.
159. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, lanbide arteko gutxieneko ordainsariaren erdiaren parekoa lortzeko, ereduko lotea 1.000 metro koadrokoa izanen da.
Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamendua esleitzeko, eskatzaileak ezin izanen du izan errentan hartua inolako laborantzako lurrik eta toki-zergaren pean dauden ondasun higiezinen kapital zergagarria gehienez ere 1.500,00 euro izanen da.
5. artikulua. Ordenantza honetan arautzen diren herritarrendako esleipen zuzeneko laborantzako herrilurren aprobetxamenduen onuradun izanen dira halako familia unitateak, ordenantza honetako 2. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.
6. artikulua. Lehorreko lurzatien laborantzako herrilurren aprobetxamendua modu zuzenean eginen da, eta debeku da beste bati errentan ematea edo lagatzea.
7. artikulua. Esleipena zortzi urterako izanen da. Debeku da laborantzako espezierik lantzea, horren ustiatzeko aldia esleipen aldia baino handiagoa bada.
Esleipenaldia bukatuta, lurzatia Udalaren eskuetan geldituko da, une hartan dagoen bezala eta esleipen-hartzaileak ez du inolako kalte-ordainik hartzeko eskubiderik izanen.
8. artikulua. Lote bakoitzeko urteko kanona honako hau izanen da:
–1. lotea, Busa, lurzatiak: 8. poligonoa, 535 C, D, E eta F lurzatia; 8. poligonoa, 547 B, D lurzatia; 8. poligonoa, 564 B eta C lurzatia, prezioa 8.052 erreguko.
–2. lotea, Otrollo, lurzatiak: 10. poligonoa, 200 A eta B lurzatia; 10. poligonoa, 210 B, C, D eta E lurzatiak, prezioa 8.052 erreguko.
–3. lotea, Aguilar Alto, lurzatiak: 9. poligonoa, 1 C eta D lurzatia, prezioa 8.052 erreguko.
–4. lotea, Zaubio, lurzatiak: 10. poligonoa, 239 A, B, C, D, E, F, G eta H lurzatiak, prezioa 8.052 erreguko.
–5. lotea, Mostracas, lurzatiak: 14. poligonoa, 10 B eta D lurzatia; 14. poligonoa, 30 A eta C lurzatia; 14. poligonoa, 47 A, B, C, D eta E lurzatia, 14. poligonoa, 115 B lurzatia; 14. poligonoa, 142. lurzatia; 145. poligonoa, 170 B lurzatia; 14. poligonoa, 172 B, C eta G lurzatia; 14. poligonoa, 174. lurzatia; 14. poligonoa, 176 A lurzatia; 14. poligonoa, 177 A lurzatia; 14. poligonoa, 178 A lurzatia; 14. poligonoa, 181 A lurzatia; 14. poligonoa, 186 A lurzatia; 14. poligonoa, 194 B lurzatia; 14. poligonoa, 208 B lurzatia; 15. poligonoa, 28 B lurzatia, prezioa 8.052 erreguko.
–6. lotea, El Vedado I, lurzatiak: 20. poligonoa, 1 AB lurzatia; 20. poligonoa, 1 M, M, O, Q, R eta V lurzatia, prezioa 8.052 erreguko.
–7. lotea, El Vedado II, lurzatiak: 20. poligonoa, 1 AF, AG, AJ, D, E, F, G, H, I, J, K, L eta P lurzatia; 20. poligonoa, 51 A lurzatia, prezioa 8.052 erreguko.
–8. lotea, Aldamara, lurzatiak: 23. poligonoa, 136 B eta D lurzatia, prezioa 8.052 erreguko.
–9. lotea, Lerbetz, lurzatiak: 23. poligonoa, 116 AB, B, C, D, F, G, H, I, J, K, L, V, Y lurzatia, prezioa 8.052 erreguko.
–10. lotea, Erlosiana I, lurzatiak: 22. poligonoa, 45 D, F, G, H, I, J, K, L eta M lurzatia; 22. poligonoa, 139 A, C eta G lurzatia, prezioa 8.052 erreguko.
–11. lotea, Erlosiana II, lurzatiak: 22. poligonoa, 45 O, P, Q eta R lurzatia; 22. poligonoa, 148 C, D, E eta F lurzatia, prezioa 8.052 erreguko.
9. artikulua. Esleipenaren prezioa urtero eguneratuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.
10. artikulua. Aprobetxamenduaren hurrengo urteko kanonaren zenbatekoa aurreko urriko lehenengo hamabostaldian ordainduko dute errentariek.
11. artikulua. Aprobetxamenduaren esleipen egunetik aitzina 15 egun naturaleko epean onuradunak pausatu beharko du 1.000 euro, fidantza gisa.
12. artikulua. Udalak ez du lurzati guztien bostena gordeko, urtero esleitu ahal izateko, onuradun berriak agertzen badira ere.
13. artikulua. Prozedura: Udalak aldez aurretik erabakia hartu eta Udalaren iragarki oholean ediktua agertuta, 15 egun balioduneko epea irekiko du, eskubidea dutela uste dutenek lurzatien esleipena eska dezaten.
14. artikulua. Eskabideei agiri hauek erantsiko zaizkie:
1. Zinpeko aitorpena:
a) Uxueko biztanlea dela, gutxienez bost urteko antzinatasunez, eta udalerrian urtean bederatzi hilabetez bederen bizi dela.
b) Udalarekin zerga betebeharrak egunean dituela.
c) Nor diren familia unitateko kideak, eta baten batek ezintasun fisikoa edo adimenekoa baldin badu, horren berri ematea.
d) Familia unitateko kide bakoitzak zenbat erregu dituen jabetzan, bai Uxuen bai beste udalerrietan; lehorreko lurrekoak edo ureztatzekoak diren zehaztuko da.
e) Familia unitateko kide bakoitzak errentan edo jabetzaz besteko tituluren baten bidez lantzen dituen lurrak, bai udal mugape honetan bai bertzeetan, lehorreko lurrak diren edo ureztatzekoak zehaztuta.
f) Familia unitateko kide bakoitzaren hirilurreko ondasunen kapital zergagarriak, norberaren etxebizitzari dagokiona kenduta, bai Uxuen bai beste udalerrietan.
g) Familia unitateko kide bakoitzak dituen abelburuen kopurua, espeziea azalduz.
h) Familia unitateko kide bakoitzaren diru-sarrerak, jarduera ekonomikoa edozein izanda, egindako guztiak zehaztuta, Gizarte Segurantzako pentsioen bidezkoak edo bestelako errentatakoak.
Delako zinpeko aitorpenaren edukia egiaztatzeko, Uxueko Udalak, beretako gordetzen du eskubidea nahi duen dokumentazioa eskatzeko, hain zuzen ere, errenta mailak zehazteko, datu objektiboetan oinarrituta, hala nola, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, soldata bidezko diru-sarrerak, pentsioak, laborantzako lurrak errentamenduan nahiz beste edozein tituluren bidez edukitzea, landalurraren gaineko kontribuzioen kapital zergagarria, hirilurraren gaineko kontribuzioarena, norberaren etxebizitzari dagokiona kenduta, eta oro har, maila horretarako interesatzen zaion edozein datu ere.
2. Zein lurzatitarako eskatzen den, ordena bati jarraikiz.
15. artikulua. Lurzatien esleipena behin-behinekotasunez eginen du Udalak, betiere kontuan hartuta ondoko baldintza hauek:
a) Lehentasuna emanen zaie egoera ekonomikorik okerrena duten familia unitateei.
16. artikulua. Behin-behineko esleipena eginik, 5 egun balioduneko epea emanen da erreklamazioak aurkezteko. Halakorik ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da epea bukatutakoan.
17. artikulua. Arau-hauste administratibotzat hartzen dira honako hauek:
1. Zuzenean eta pertsonalki ez erabiltzea, esleitutako aprobetxamendua beste bati errentan eman edo eskualdatzea.
2. Aprobetxamenduaren kanonak, edo ezartzen ahal diren bestelako tasak edo zergak, Udalak ezarritako epeetan ez ordaintzea.
3. Herritarrendako aprobetxamendua nabarmen gaizki edo osorik ez egitea.
4. Zertarako esleitzen den herrilurra, bertze zerbaitetarako erabiltzea.
5. Lurrak lantzea Udalaren esleipenik edo lizentziarik gabe, nahiz eta landu gabeko lurrak izan.
6. Laborantza iraunkorrak (fruta-arbolak etab.) udal baimenik gabe landatzea.
7. Esleipenetan zehazturiko epeak ez errespetatzea.
8. Herrilarreak aprobetxatzen dituzten aziendekin ez betetzea indarra duen araudia, azienden osasun babesaren gainean.
9. Animalia hilak lurperatu gabe uztea.
10. Larratzeko eremuak ez errespetatzea.
11. Artegi, idoi, zerrakura, belai eta gainerako instalazioetan kalte egitea.
12. Uztondoak erretzea, horretarako Nafarroako Gobernuaren edo, hala bada, Udalaren aldez aurreko baimena izan gabe.
13. Ordenantza honetan xedatutakoari kontra egiten dioten egitate edo egintza guztiak.
14. Lotea ez lantzea, eta horrek lurzatiak nekazaritzarako erabili ezinean uztea.
18. artikulua. Aurreko 17. artikuluan zehazturiko arau-hausteak honako modu hauetan zigortuko dira:
1, 2, 3, 4, 6, 8, 11 eta 12 arau-hausteak badira, kontzesioaren iraungitzea gertatuko da, ezertan ukatu gabe bestelako erakundeek ezar litzaketen zehapenak.
7. arau-haustea bada, herrilurren edo herrilarreen esleipen hartzailea izateko eskubidea galduko da.
Gainerako arau-hausteak badira, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.
19. artikulua. Ondasun publikoei edo hirugarrenen ondasunei kalte egin bazaie, eragileek bidezko den gisara ordaindu beharko dituzte, dagokion maneran eta ezertan ukatu gabe sor litezkeen erantzukizunak.
Iragarkiaren kodea: L1410425