2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
2014ko uztailaren 15eko dekretuaren bidez emandako eskuordetzea bereganatzea
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2014ko abuztuaren 4an, xedapen hau eman zuen:
DAL 04-ago-14 (1/AL).
“Ikusirik 2014ko uztailaren 15eko dekretuaren bidez emandako eskuordetzea, haren bidez alkate eginkizunak Ana Elizalde Urmenetaren eskutan utzi baitziren, egun beretik hasi eta 2014ko abuztuaren 10era.
XEDATU DUT:
1. 2014ko uztailaren 15eko dekretuaren bidez emandako eskuordetzea bereganatzea, Enrique Maya Miranda alkateak bere gain har dezan bere eginkizunen erabilera osoa 2014ko abuztuaren 4an.
2. Bereganatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”
Iruñean, 2014ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1411025