159. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzen 20.1 artikuluan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak 2014ko uztailaren 30eko bilkuran erabaki zuen aldaketa onestea Hirigintzako Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzen 20.1. artikuluan. Udalak berak sustatu du, Silvia Barbarin arkitektoak 2014ko ekainean prestaturiko agiriaren arabera.

Aplikatzeko arauetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aldaketa hori udal bulegoetan aztertzen ahal da, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkezten ere, jendea hartzeko orduetan.

Orkoienen, 2014ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1411059