2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Aldaketa Orkoiengo planeamenduan, Z-5 Alde Zaharreko S-1 unitateari dagokionez. Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak 2014ko uztailaren 30eko bilkuran erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Planean, Z-5 Alde Zaharreko S-1 unitateari dagokionez. Udalak berak sustatu du, Silvia Barbarin arkitektoak 2014ko ekainean prestaturiko agiriaren arabera.
Aplikatzeko arauetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aldaketa hori udal bulegoetan aztertzen ahal da, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkezten ere, jendea hartzeko orduetan.
Orkoienen, 2014ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1411057