2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Oltza Zendeako Musika Eskolako Patronatuaren 2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2014ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Oltzako eta Orkoiengo Musika Eskola bere erakunde autonomoaren 2014ko ekitaldiko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Oltza Zendean, 2014ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Pedro Mª Azparren Ocaña.
Iragarkiaren kodea: L1411055