159. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Akats zuzenketa Hiriko Alde Zaharreko barne berrikuntzako plan berezian

Hiriko barne berrikuntzako plan berezia 2014ko ekainaren 26an onetsi zen behin betiko, eta 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, uztailaren 14an. Hartan, akatsa atzeman da UE-3 fitxako bizitegitarako gehieneko aprobetxamenduaren batura osoan, 1.413,97 m² agertzen baita, eta 1.489,00 m² agertu behar da.

Ikusirik Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105 artikuluaren bigarren paragrafoan honako hau xedatzen dela: “administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak”. Osoko bilkuran, hau erabaki da aho batez:

1. Akatsa zuzentzea Hiriko barne berrikuntzako plan bereziko UE-3 fitxako bizitegitarako gehieneko aprobetxamenduaren batura osoan, 1.413,97 m² agertu beharrean 1.489,00 m² ager dadin.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

Mendabian, 2014ko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

ERANSKINA

L1411045_0.pdf

Iragarkiaren kodea: L1411045