Iragarkia
159. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 14a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Ikastetxeetan jateko diru-laguntza bereziak emateko deialdia, 2014-2015 ikasturterako
Iragarki honekin aditzera ematen da, Gobernu Batzarrak 2014ko abuztuaren 5ean hartutako erabakiaren bitartez, deialdia onetsi dela ikastetxeetan jateko diru-laguntza bereziak emateko 2014-2015 ikasturterako, jarraian argitaratzen den edukiarekin.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, deialdi honen kontra, errekurtso hauek paratzen ahal direla:
1. Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo judizial eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2014ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.
IKASTETXEETAN JATEKO DIRU-LAGUNTZA BEREZIAK EMATEKO DEIALDIA, 2014-2015 IKASTURTEA
1.–Xedea eta onuradunak.
Diru-laguntza hauen xedea da prozedura juridikoa arautzea ikastetxeetan jateko laguntza bereziak emateko Eguesibarren bizi diren eta bertan erroldatuta dauden familiei, baldin eta haien umeak haur hezkuntzako 1. mailatik lehen hezkuntzako 6. mailara bitarteko ikasketak egiten ari badira, kontuan hartu gabe ikastetxearen kokalekua. Ondoko egoera hauetakoren batean dauden familiei emanen zaizkie, banakako ebaluazio araubidean, eta betiere familiako eta laneko bizitza bateratzen laguntzeko: Familiako bizitza honako hauekin bateratzea:
1.1.–Gurasoak eta/edo legezko tutoreak biak lanean aritzea jantoki garaian eta ondorioz ezinezkoa dutenean etxean jaten ematea.
Deialdiaren xede izanen dira baldin eta lanaldia egunean 4 ordukoa badute gutxienez, edo lanaldiak bat egiten badu adingabekoari eguerdian eman beharreko arreta unearekin, betiere behar bezala frogatuta.
1.2.–Iraupen luzeko ikasketak (unibertsitateko ikasketak, lanbide heziketa, ikastaro bereziak...) egiten ari direnean gurasoak eta/edo legezko tutoreak biak, helburu bakarra enplegua bilatu eta lortzea bada, eta hezkuntza jarduera horrek bat egiten badu ikastetxeko jantoki garaiarekin, ezinezkoa zaielarik haurrei etxean jaten ematea.
1.3.–Deialdi honetako diru-laguntza jasoko dute, orobat, gurasoetako bat lanean dagoenean eta bestea ikasten ari bada, aurreko ataletan ezarritako baldintzetan.
1.4.–Jantokirako beka eskariak ere deialdiaren xede izanen dira, zerbitzua astegun guztietan erabiltzen ez badute ere.
2.–Aurrekontua.
Laguntza berezien zenbatekoa aurrekontuko lerro honi egotziko zaio: “Larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei diru-laguntza zuzenak eta gauzazko laguntzak emateko oinarri arautzaileak, Eguesibarko bizilagunendako”, 1-3110048000 kontu-sailean jasoa. 30.000,00 eurokoa da deialdi honetako gehieneko zenbatekoa.
3.–Baldintzak eta betebeharrak.
Atal honetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira eskabideak aurkezteko epea bururatzean, eta emandako laguntzei dagokien denboraldi osoan.
Diru-laguntza jaso ahal izateko, hauek dira nahitaezko betebeharrak:
1. Eguesibarren egiazko bizilekua izatea eta bertan erroldaturik egotea, bai jantokia erabiltzen duen adingabea, bai haren aita, ama, izatezko bikotea edo tutorea, adingabekoarekin bizi badira eta haren zaintza eta babespea badute.
2. Eskolatutako adingabea ikasketa hauek egiten egon beharko da: haur hezkuntzako 1. maila eta lehen hezkuntzako 6. maila bitarteko ikasketak, biak barne, edozein ikastetxetan, kontuan hartu gabe kokalekua.
3. Familiaren diru-sarrerak, kontzeptu guztiengatik, oinarri hauetako erreferentziako taula ekonomikoetakoak baino apalagoak izatea, bizikidetasuneko familia unitatearen eta horiek kalkulatzeko aintzat hartutako kontzeptuen arabera.
4. Eguesibarko Udalarekiko betebehar fiskalak eguneratuak izatea.
5. Deialdi honetan eskatzen diren eskaera eta dokumentazioa ezarritako epeetan aurkeztu izana.
Onuradunek eginbehar hauek izanen dituzte:
1. Deialdian arautzen den xedea betetzea.
2. Organo emailearen aitzinean frogatzea baldintzak betetzen direla eta haurra eskolako jantokira joaten dela.
3. Kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea, informazio hori udal artxiboetan ez dagoenean.
4. Egoera hauetan gertatzen diren aldaketen berri ematea:
–Asistentzia, jantokira eta ikastetxera (altak, bajak eta abar).
–Adingabea ikastetxez aldatzea.
–Jantokia erabiltzen duen adingabe eskolatuaren zaintza eta babespea duten gurasoen lan-egoera: lanaldia aldatzea, lan-harremana bukatzea edo etetea, enplegu erregulazioko espedientean egotea eta antzeko egoerak.
–Beka aitortzeko oinarri izan diren ikasketen araubidea aldatzea.
–Etxebizitza aldaketa, adingabearen zaintza eta babespea duen gurasoaren erroldatzean eragina badu.
–Onuradun berberak kontzeptu berberagatik laguntzak jasotzen baditu entitate publiko zein pribatuetatik.
5. Aitortutako eta jasotako laguntzak itzultzea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua ezartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan aurreikusten diren kasuetan eta deialdi honetan ezarritako kasuetan.
6. Oro har, aurreko puntuan aipatzen diren Legean eta Erregelamenduan diru-laguntza baten onuradunek dituzten betebeharrak betetzea.
4.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.
Eskabideak aurkezteko epea 2014ko irailaren 1etik 10era bitarte izanen da (biak barne). Eskaerak behar bezala betetako eskabidea aurkeztuta eginen dira, Eguesibarko Udaleko erregistro orokorrean, jendea hartzeko ordutegian, 8:30etik 14:30era, edo indarrean den araudiak legez onartutako bitartekoren bat erabiliz. Eskaerak eginen dira deialdi honi erantsitako eredua erabiliz, eta eskatzaileak sinatu beharko du.
Egiaztatuko da eskabideko atalak behar bezala beteta dauden eta erantsitako agiriak aurkeztu beharrekoak diren.
Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela. Betiere aitzinetik ebazpena emanen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluak aurreikusiarekin bat.
Deialdiaren eredua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Eguesibarko Udalaren web-orrian (www.valledeegues.com).
5.–Ebazteko eta jakinarazteko epea.
Eskabide bakoitzaren balorazioa banan-banan eginen da gehienez ere hilabeteko epean, eskabidea erregistroan, behar bezala beteta eta dagozkion agiriekin, sartu denetik kontatzen hasita.
Eguesibarko Udalak hitza ematen du gehienez ere hiru hilabeteko epean ebazpena eman eta jakinaraziko duela, eskabidea agiri guztiekin erregistroan sartu den egunetik kontatzen hasita. Epe horretan ez badu ebazten eta jakinarazten, eskatzaileak bere eskabidea ezetsitzat jo ahalko du.
Egindako eskabide bakoitzagatik banan-banako udal ebazpena igorriko zaie familiei, posta ziurtatuaren bidez.
Gardentasunari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legean publikotasunari buruz ezarritako errekerimenduak beteko dira.
6.–Zenbatekoak.
6.1.–Eman beharreko diru-laguntza kalkulatzeko, kontuan hartuko da familia unitateko kide guztien aurreko ekitaldiko errentaren gaineko aitorpena (2013. urtea).
Laguntzaren zenbatekoa aterako da baremoa aplikatuta, familia bakoitzari dagokion tarte ekonomikoa kontuan hartuz. Tarte hori honako hauen arabera aterako da: familia unitateko kideen kopurua, haren diru-sarrera guztiak eta etxebizitza gastuei dagokien murriztapena, aplikazio orokorrekoa. Diru-sarreren kopuruari gehienez ere hilean 400 euro kendu ahal izanen zaizkio, alokairu edo hipotekagatik.
Diru-sarrerak kalkulatzeko honako hauen batura hartuko da kontuan: errenta aitorpenean agertzen diren zerga-oinarriaren alde orokorra (507. laukitxoa), aurrezpen oinarri likidagarria (8841. laukitxoa) eta errenta salbuetsiak (529. laukitxoa).
(Laukitxoak (507 + 8810 + 8808)) - etxebizitza gastuak = familia unitatearen diru-sarrerak.
6.2.–Diru-laguntzak emateko lau tarte ezarriko dira, familia unitatearen diru-sarreren arabera:
–1. tartea: 2 euro/eguna.
–2. tartea: 1,8 euro/eguna.
–3. tartea: 1,5 euro/eguna.
–4. tartea: 1 euro/ eguna.
6.3.–Diru-laguntzak emateko tarte horiek bat eginen dute familia bakoitzaren gehieneko diru-sarreren arabera jarraian ezarritakoekin. Zenbateko horietarako kontuan hartu da Nafarroako Gobernuak ezarritako Gizarteratze-errenta (GE) eta familiako kideen kopurua. Hona hemen ondorioz sortutako koadroa:
FAMILIA UNITATEKO KIDEEN KOPURUA | GE | GE %125 | GE %150 | GE %175 |
1. tartea: (eurotan) | 2. tartea: (eurotan) | 3. tartea: (eurotan) | 4. tartea: (eurotan) | |
2. | 9.236,60 | 11.545,20 | 13.854,24 | 16.163,28 |
3 | 10.005,84 | 12.507,30 | 15.008,76 | 17.510,22 |
4 | 10.775,52 | 13.496,40 | 16.163,28 | 18.857,16 |
5 edo gehiago | 11.545,20 | 14.431,50 | 17.317,80 | 20.204,10 |
Laguntzak jasotzen dituzten adingabeko eskolatuak bi edo gehiago direnean, kontuan hartu beharreko tartea izanen da dagokionaren aurre-aurrekoa, soilik errenta maila kontuan hartuz. Hartara, kontuan hartuko da zenbat adingabekorendako eskatzen den jantokiko beka eta zenbatendako eskuratu den laguntza.
–Salbuespen gisa, deialdiaren aurreko 12 hilabeteetan diru-sarreren murrizketa larria jasan duten familiek (langabezia, enplegu erregulazioko espedientea, lanaldiaren murrizketa, prestazioen zenbatekoaren murrizketa, zurztasuna...) hala adierazi beharko dute beraien eskabideetan eta murrizketa horren arrazoiak frogatzeko agiriak aurkeztu ahalko dituzte. Egoera berri horren diru-sarrerak baloratzeko, behar bezala frogatu beharko dira erakunde publikoen edo enpresen ziurtagiriekin.
Kasu horretan, errenta konputagarria izanen da eskabidea aurkeztu aurreko 12 hilabeetetan izandako diru-sarrera osoen batura.
6.4.–Udalak emandako laguntzek ez dute gaindituko Nafarroako Gobernuak plaza bakoitzerako ezarritako modulu ekonomikoaren %90a.
6.5.–Kontzeptu beragatik beste entitate publiko eta pribatuek emandako laguntzen osagarri izanen dira Udalak emandako laguntzak. Edonola ere, laguntza horien baturak ezingo du gainditu aurreko atalean ezarritako muga. Muga hori gainditzen bada, Udalak emandako laguntza berrikusi ahalko du muga horretara egokitu arte; kasu horretan, onuradunak behar den zenbatekoa itzuliko dio Udalari.
7.–Ordainketa eta justifikazioa.
Laguntza ikasturte osorako emanen da, ordainketa bakarraren bidez: ikasturtearen hasieran ordainduko zaio ikastetxe bakoitzean jantokiaren zerbitzua kudeatzen duen entitate edo erakundeari.
Horretarako, laguntzeko konpromisoa eskatuko zaie erakunde edo entitate horiei, beregain har dezaten ardura eskuratutako laguntza horiek jantokiagatik likidatzen zaizkien kuoten arabera haien onuradunei banan-banan kentzeko. Orobat, konpromisoa eskatuko zaie Udalari informazioa eman diezaioten, adingabeak ikastetxeko jantokira zenbatetan joaten diren eta hura erabiltzen duten jakiteko.
Udalak laguntza ukatu ahalko dio aurreko urteetako ordainketak egin gabe dituenari. Horretarako, ikastetxe bakoitzeko jantokiaren zerbitzua kudeatzen duen entitate edo erakundeak hala jakinaraziko dio Udalari.
8.–Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa izanen da zehazten dena. Edonola ere, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein dokumentu edo argibide eskatu ahalko du.
1. Deialdi honekin batera doan ereduari lotutako eskabidea, betea.
2. Norberaren datuak:
–NAN/AIZ, familia unitateko pertsona adinez nagusiena.
–Aitzineko bi agirietarik, bakarrik ere izan ezean, indarra duen pasaportea aurkeztuko da.
3. Familia egoera:
–Familia liburuaren fotokopia, bere kide guztiekin, edo horren baliokidea den dokumentua, atzerritarra bada, eta halakorik izan ezean, familia unitateko kideak eta haien jaiotegunak frogatzeko dokumentazio ofiziala.
–Banantzea edo dibortzioa. Honela egiaztatuko dira:
a) Izatezko banantzean, aurkeztuko da banantzeko eskaera aurkeztu izanaren ziurtagiriaren fotokopia, jatorrizkoarekin alderatua, edo notario agiria zein egoera hori erakusten duten beste agiri batzuk. Halakorik izan ezean, demanda jarri izanaren ziurtagiria, edo tramiteekin hasi dela ziurtatzen duten agiriak.
b) Banantzea legezkoa bada, edo dibortzioa, aurkeztu beharko dira hura xedatzen duten epai judizialen fotokopiak, jatorrizkoarekin alderatuak eta hitzarmen erregulatzailea. Halakorik ezean, tramiteak abiarazi direla erakutsi beharko da.
c) Ezkontzaz kanpoko seme-alabaren bat izanez gero, aurkeztu beharko da zaintza eta ardurari buruzko neurrien eta mantenu-pentsioaren fotokopia, jatorrizkoarekin alderatua. Halakorik izan ezean, demanda jarri izanaren ziurtagiria, edo egoera hori egiaztatzen duten beste dokumentu batzuk.
Aurreko egoera horiek ezin badira frogatu, zinpeko aitorpena eginen da eta frogagiriak aurkeztuko dira, indarrean den ikasturtean zehar. Halakorik egin ezean, emandako laguntza itzultzeko eskatuko da ikasturtearen amaieran.
4. Ikasleen matrikulazioa:
–Ikastetxeko jankokiko inskripzioaren ziurtagiria, asistentzia hilabeteak eta egunak adierazita (garrantzitsua da irailean eta ekainean joanen den adieraztea, bai eta asteazkenetan ere).
5. Familiaren diru-sarrera guztien frogagiriak: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitzin ekitaldiko aitorpenaren fotokopia, bizikidetza unitateko kideenarena (aita/amak, baita ezkontide berriak edo haien izatezko bikoteak). Egitera beharturik ez badaude, aurkeztu beharko dute beharturik ez egotearen ziurtagiria, Foru Ogasunak luzatua.
Aparteko egoerak: 6. atalean ezarritako salbuespen kasuren batean egonez gero, izandako diru-sarrerak justifikatzeko dokumentazioa izanen da azken hamabi hilabeteei dagokiena, 2013ko irailetik 2014ko abuztura arte kontatuta.
–Lanean egonez gero: nominak eta lan-kontratua.
–Pentsioa jasotzen bada, prestazioa langabeziagatik edo aldi baterako ezintasunagatik, mantenu-pentsioa edo bestelako prestazioren bat: Erakunde eskudunek luzatutako ziurtagiriak (INSS, SEPE, mutuak...).
–Autonomoak izanez gero: urte osoko hiruhilekoetako BEZaren aitorpena, baita urteko diru-sarreraren zinpeko aitorpena, hilabeteka xehatua.
6. Etxebizitza: hipoteka edo alokairu gastuen bankuko ziurtagiria.
7. Lan-jardueraren ziurtagiriak: enpresaren ziurtagiria, lan-ordutegiari buruz, lanaldia osoa ez bada.
8. Heziketa-jardueraren ziurtagiriak: ikastaro/heziketa jardueren asistentziari buruzko ziurtagiriak, haien iraupena eta ordutegia zehaztuta.
9.–Arau-hausteak eta zehapenak.
Oinarri arautzaile hauen aurkako arau-hauste administratibotzat jotzen dira ondoko hauek, kontuan hartu gabe haietan doloa, errua edo utzikeria hutsa tartean izan diren:
1. Laguntza eskuratzea datuak aldatuz edo ezkutatuz, hala egitea erabakigarria izan denean diru-laguntza emateko.
2. Diru-laguntza zer helburutarako eman zen, dirua xede horietarako ez erabiltzea, baldin eta ez bada, behintzat, dirua itzuli, errekerimendurik egin gabe.
3. Onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiak direla eta, diru-laguntza ematearen ondorioz hartutako betebeharrak ez betetzea.
4. Jasotako funtsei emandako erabilera ez justifikatzea.
5. Udalari ez ematea deialdi honen 3. oinarrian aipatzen diren datuei buruzko informazio eguneratua.
6. Udalari ez ematea eskatzen dituen datuak edo agiriak, oinarri hauetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzen diren egiazta dezan.
Arau-hausterik izan bada, hala egiaztatu beharko da dagokion espediente administratiboan, eta bertan betiere interesdunari entzutea emanen zaio azken ebazpena eman baino lehen.
Horrelako arau-hausteren bat egiten bada, zehapena izanen da diru-laguntzak kendu eta arau-haustearekin bidegabeki jasotako zenbatekoak itzultzea, bai eta ordutik sortutako legezko korrituak ere.
Orobat, diru-laguntzak kenduko dira eskolako jantokia erabiltzen ez bada bi astean jarraian edo 15 egunez tartekaturik, ikastetxean justifikatu gabe.
10.–Publizitatea.
Oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Oinarri hauei behar bezalako publizitatea emanen zaie, izan litezkeen onuradunek haren berri izateko biderik egokiena erabiliz. Publizitatea egiteko baliabide osagarriak erabiltzen ahalko dira, hala nola Udalaren web orria, baita oinarrizko gizarte zerbitzuen eta Eguesibarko Udalaren iragarki oholak ere.
11.–Datuen babesa.
DBLOren 5. artikuluaren arabera, eskatzaile onuradunak jakinaren gainean daude eskaeran erregistratu datu pertsonalak Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatua dagoen eta Eguesko Udalaren ardurapekoa den fitxategi batean sartuko direla, oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzak kudeatu beharrez. Eskatzen diren datu guztiak beharrezkoak dira diru-laguntza eskaerari erantzuteko, eta deialdira aurkezteak berez dakar baimena ematea horiek eskuratzeko eta aztertzeko eta horien gaineko agiriak luzatzeko. Eguesko Udalari zuzendurik erabil daitezke datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak.
Deialdi honetako laguntzen eskatzaileek baimena ematen diote Udalari haiei buruz ezinbestekoak diren datu pertsonalak lagatzeko, onuradunak dauden ikastetxe bakoitzeko jantokiko kudeaketaren ardura duen entitate edo erakunde eskudunari, laguntza horien ordainketa kudeatu ahal izateko. Horretarako, deialdi honi erantsitako agiria bete beharko da.
12.–Errekurtsoen araubidea:
Deialdi honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke, aukeran:
Deialdi honen aurka, baita oinarri hauek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkeztu ahalko da, aukeran:
1. Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik hasita.
2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.
Edo bestela, beste edozein, interesdunei bidezko iruditzen bazaie hura jartzea.
Eranskinak:
–Jantokiko bekaren eskaera.
–Aurkeztu beharreko dokumentazioaren inprimakia.
–Zinpeko aitorpenaren eredua.
–Datuen lagapena. Familien baimena.
ESKOLAKO JANTOKIRAKO LAGUNTZA ESKAERA. 2014-2015 IKASTURTEA
Eskatzailea
Helbidea:
NAN-AIZ .......................... Telefonoa: .............. Mugikorra:
Laguntza behar duten ikasleak.
1. Deiturak, izena:
–Maila
–Ikastetxea
2. Deiturak, izena:
–Maila
–Ikastetxea
3. Deiturak, izena: ............................................................................
–Maila
–Ikastetxea
4. Deiturak, izena:
–Maila
–Ikastetxea
* Hitza ematen dut eskatu zaidan dokumentazioa aurkeztuko dudala oinarrietan ezarritako epean.
Eskatzailearen sinadura
Sarrigurenen, 2014ko ..........aren .......(e)an
Oharra:
1.–Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikulua betez, jakinarazten dizugu dokumentu honetan eskatzen dugun dokumentazioa beharrezkoa dela eskatutako laguntza tramitatzeko, eta ez dela bestelako xederako erabilia izango.
Eskabide honetan bildutako datuak ez dira lagako legeak babesten duen erabilerarako ez bada.
2.–Udalak beste edozein jakingarri eta/edo agiri osagarri eskatzen ahalko du, espedientea ebazteko beharrezkoa bada.
3.–Eskabideak eta dagozkien dokumentuak 2014ko irailaren 1etik 10era bitarte, biak barne, aurkeztu beharko dira.
4.–Ez da epez kanpo aurkeztutako eskabiderik onartuko.
ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Eskabidea, behar bezala beteta.
–Norberaren datuak:
NAN/AIZ, familia unitateko pertsona adinez nagusiena.
Pasaportea.
Bestelakoak.
–Familia egoera:
Familia Liburuaren fotokopia.
Banantzea edo dibortzioa:
Epaia.
Hitzarmen erregulatzailea.
Tramiteen hasiera.
Familia egoeraren zinpeko aitorpena.
–Ikasleen matrikulazioa:
Eskolako jantokiko inskripzioaren ziurtagiria.
–Familiaren diru-sarrera guztien frogagiriak:
Errenta aitorpena.
Ogasuneko ziurtagiria, aitorpena egitera beharturik ez dagoela frogatzen duena.
Aparteko egoerak:
Lan-jardueraren kasuan: laneko nominak eta kontratua.
Pentsioa jasotzen bada, prestazioa langabeziagatik edo aldi baterako ezintasunagatik, mantenu-pentsioa edo bestelako prestazioren bat: Erakunde eskudunek luzatutako ziurtagiriak (INSS, SEPE, mutuak...).
Autonomoak izanez gero, urte osoko hiruhilekoetako BEZaren aitorpena, baita urteko diru-sarreraren zinpeko aitorpena, hilabeteka xehatua.
Etxebizitza: hipoteka edo alokairu gastuen bankuko ziurtagiria.
Lan-jardueraren ziurtagiria: enpresaren ziurtagiria, lan-ordutegiari buruz, lanaldia osoa ez bada.
Hezkuntza-jardueraren ziurtagiriak: ikastaro/heziketa jardueren asistentziari buruzko ziurtagiriak, haien iraupena eta ordutegia zehaztuta.
FAMILIA EGOERA, ZINPEKO AITORPENAREN EREDUA
Izena: ............................... NAN/AIZ: ........................ Pasaportea: .................... Helbidea: herria: ................ kalea:
Nire erantzukizunpean adierazten dut, nire familia egoera honako hau dela:
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
Behar den tokian hala jasota gera dadin.
Sarrigurenen, 2014ko ..........aren .......(e)an
DATUEN LAGAPENA. FAMILIEN BAIMENA
2014-2015 ikasturtean eskolako jantokirako laguntza ematen badidate, nik, .................... naizen honek, ................... zenbakiko NAN/IFK/AIZ baitut, baimena ematen diot Udalari diru-sarrera ikastetxe edo Apyma honen kontu zenbakian egin dezan:
Orobat, baimena ematen diot Udalari deialdi honetarako emandako nire datu batzuk dagokidan ikastetxe edo Apymari laga diezaizkion, hala nola, adingabekoaren izena, emandako laguntzaren zenbatekoa eta denboraldia, hain zuzen ere laguntza zuzenean kudea dezan, erabiliko dudan eskolako jantoki zerbitzuarekin.
Sarrigurenen, 2014ko ..........aren .....................(e)an
Stua.: .....................
Iragarkiaren kodea: L1411102
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
