159. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Alkatetza bertze baten esku uztea

Ikusirik udalerritik kanpo izanen naizela abuztuaren 6tik 8ra arte, biak barne.

Kontuan harturik alkateordeen eginkizuna dela, bertzeak bertze, alkatea ordeztea hura ez dagoenean.

Eta orobat kontuan harturik eginkizun horietan aritzeko beharrezkoa dela eskuordetze berariazkoa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47-2 artikuluan xedatuaren ondorioz,

EBATZI DUT:

1. Helena Arruabarrena Polite izendatzea alkate eginkizunetan nire ordez ari dadin abuztuaren 6tik 8ra arte, biak barne.

2. Honako hau jakinaraztea Helena Arruabarenari eta udal alor guztiei, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, honako honen ondorioak dataren biharamunetik hasiko badira ere.

Sarrigurenen, 2014ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1411083