159. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

6. poligonoko 50, 53 eta 433. lurzatiei buruzko hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Deikazteluko Udaleko alkate udalburuak, 2014ko abuztuaren 5ean eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea kudeaketako hirigintza hitzarmena, katastroko 6. poligonoko 50, 53 eta 433. lurzatien esparruan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, hala behar badu, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Deikaztelun, 2014ko abuztuaren 5ean.–Jarduneko alkatea, M.ª Inmaculada Hermoso Cía.

Iragarkiaren kodea: L1411082