159. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Alkatetza bertze baten esku uztea

Alkate andreak, aurtengo uztailaren 24an, ondotik ematen den ebazpena eman du. Hona hemen, hitzez hitz:

“Kontuan hartuz, arrazoi pertsonalak direla-eta Alkatetza honen udalerritik kanpo izanen naizela uztailaren 25etik abuztuaren 22ra, biak barne.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Kontuan hartuz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluan ezarritako aginduak.

Aurrekoak hala izanik eta Alkatetza honi Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 44.1 artikuluak ematen dizkioten eskumenez baliatuz, hura ere aplikatzekoa baita lege beraren 47.2 artikulutik hartara bidalita,

EBATZI DUT:

1. Inmaculada Hermoso Cia lehen alkateordearen esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizun guztiak, 2014ko uztailaren 25etik abuztuaren 22ra, biak barne.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxe honetako iragarki oholean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez ezarritako ondorioak izan ditzan.”

Deikaztelun, 2014ko uztailaren 25ean.–Alkatea, M.ª José Sagasti Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L1411070