2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGO
Alkatetza bertze baten esku uztea
Cintruenigoko alkate udalburuak, 2014ko abuztuaren 5ean, 364/2014 ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
“Alkatetzaren 364/2014 Ebazpena.
Cintruenigoko (Nafarroa) alkate Raquel Garbayo Berdonces,
Bere oporren zati bat erabili behar duela eta, herritik kanpo izanen da 2014ko abuztuaren 6tik 10era, biak barne.
Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan xedatua.
EBATZI DUT:
Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak Udaleko lehen alkateorde Francisco Javier Igea Marínen esku uztea, 2014ko abuztuaren 6tik 10era, biak barne.”
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Cintruenigon, 2014ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1411085