1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
485/2014 FORU AGINDUA, uztailaren 24koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Alfonso Lafón Alonso jauna Gizarte Politiketako Departamentuko Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Lehiaren Ikuskapenerako, Sustapenerako eta Defentsarako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarrian, xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bidez eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,
AGINDU DUT:
1. Alfonso Lafón Alonso jauna Gizarte Politiketako Departamentuko Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Lehiaren Ikuskapenerako, Sustapenerako eta Defentsarako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2014ko uztailaren 24an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.
Iragarkiaren kodea: F1410802