2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Igoako UA-3 unitatea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena
Basaburuko Udalak, 2014ko uztailaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Basaburuko Udal Planeko lurzoru urbanizagarriko UA-3 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua. Hura Igoako Kontzejuan dago.
Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Jauntsaratsen, 2014ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Ricardo Arangoa Legarra.
Iragarkiaren kodea: L1411054