159. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Ordenantza, Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari zein merkataritzari loturiko bertzelako elementuak paratzea arautzen duena. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2014ko uztailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, aipatutako ordenantza hasiera batean onetsi zuenez gero, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta Herriko Etxeko iragarki oholean paratuta, hogeita hamar eguneko epean bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Barasoainen, 2014ko abuztuaren 6an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1411183