159. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Ezkontza zibila egiteko ahalmena bertze baten esku uztea

Artzibarko Udaleko alkateak, 2014ko uztailaren 29an eman ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

Ikusirik ezkontza zibila egiteko 1/2014 espedientea, eta ezkondu beharrekoek agertu duten nahia, zeremonia Udalbatzako zinegotzi Juan Manuel Nagore Minak gida dezan.

Ikusirik Kode Zibilaren 51. artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.3 artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. artikulua eta ondokoak eta 114. artikulua eta ondokoak,

EBATZI DUT:

1. 1/2014 ezkontza zibilaren gidaritza Udaleko zinegotzi Juan Manuel Nagore Minaren esku uztea.

2. Eskuordetze honek ondorioak izanen ditu ezkontza zibila egiten den egunean.

3. Ebazpen hau Juan Manuel Nagore Mina zinegotziari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, baita ezkondu beharrekoei.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Osoko Bilkurari horren berri ematea, egiten duen lehen bilkuran.

Artzibarren, 2014ko uztailaren 29an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1411080