2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
Udal ordenantza, Musika ikasketen arloko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena
Artzibarko Udalak, 2014ko uztailaren 31ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Musika ikasketen arloko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Artzibarren, 2014ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
Iragarkiaren kodea: L1411077