1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Ondasun higiezinak enkantean jartzeko iragarkia.
Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren atalburuak,
ADITZERA EMATEN DU:
Premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari dela Carlos García Ibáñez jaunaren aurka (IFK: 15813438H), eta bertan, 2014ko ekainaren 17an, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuela enkantean saltzea ondasun higiezin enbargatuak, eta enkantea egitea.
Tramite hori 2015eko martxoaren 25ean bukatuko da, baldin eta ondasunen esleipena aurretik ebatzi ez bada.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatutako ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkantea 2014ko irailaren 25ean eginen da, 09:00etan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko bigarren solairuan (Nafarroako Gorteen kaletik sartuta).
2. Enkantera aterako diren ondasunak:
–Lehenbiziko lotea:
1/61094. finka. Hiri finka: bederatzi zenbakia. Garajea, bederatzi zenbakia daukana, helbide honetan dagoen etxeko sotoan: Salouko Barenys kalea, zk.g. Hamabost metro eta hogei dezimetro koadroko azalera du.
Titulartasuna: Carlos José García Ibáñez eta María Cristina Garcés Arrondo jaun-andreen izenean ageri da, eta konkisten araubidekoa da; finka osoaren jabetza osoaren titularrak dira izaera komunarekin.
Tasazio balioa: 5.130,36 euro.
Indarrean diren zamak (ondasun higiezinen gaineko zerga): 122,52 euro.
Lehenengo lizitaziorako hasierako prezioa: 5.007,84 euro.
Bigarren lizitaziorako hasierako prezioa: 3.755,88 euro.
Betearazi beharreko enbargoa: 2009ko abenduaren 17ko enbargo eginbidea, Salouko Jabetza Erregistroan 2010eko martxoaren 9an idatzia, “A” letrarekin.
–Bigarren lotea:
Iruñeko 20526/35 finka. Hiri finka: berrogeiren baten zati banaezina, eskubide honetan zehaztua: hamar zenbakiko garajea, lehen ataria, bigarren ataria eta hirugarren ataria izenekin ezagutzen diren hiru etxeek osatzen duten eraikineko sotoan; lehen ataria Sanduzelai kaleko seian dago, eta beste biak Lucea Doktorea kaleko hamarrean eta zortzian. Mila eta laurogeita hamahiru metro koadro eta berrogeita hamalau dezimetro koadroko azalera du.
Titulartasuna: Carlos José García Ibáñez eta María Cristina Garcés Arrondo jaun-andreen izenean ageri da, eta, ustez, konkisten araubidekoa da; finka osoaren jabetza osoaren titularrak dira.
Tasazio balioa: 9.100,00 euro.
Indarrean diren zamak (lur-ondasunen gaineko kontribuzioa): 3,98 euro.
Lehenengo lizitaziorako hasierako prezioa: 9.096,02 euro.
Bigarren lizitaziorako hasierako prezioa: 6.822,01 euro.
Betearazi beharreko enbargoa: 2009ko abenduaren 17ko eginbidea, Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan 2010eko martxoaren 10ean idatzia, “A” letrarekin.
–Hirugarren lotea:
8103. finka, Alesbesen (Nafarroa). Landalurra. Landa finka, grabitatez ureztatzeko erabiltzen den lursaila, Alesbesko jurisdikzioan, Echarruejos izeneko alderdian. Haren azalera hemezortzi area eta hemeretzi zentiareakoa da.
Titulartasuna: Hauen izenean dago: Aurelio Arrondo Duque jauna, %10eko partaidetzarekin; Carlos José García Ibáñez jauna, %78,75eko partaidetzarekin, eta María Cristina Garcés Arrondo andrea, %11,25eko partaidetzarekin, lurralde berrantolamendu gisa, jabetza osoarekin eta izaera pribatiboarekin.
%78,75aren tasazio balioa: 1.733,92 euro.
Indarrean diren zamak (landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta zaintza): 16,52 euro.
Lehenengo lizitaziorako hasierako prezioa: 1.717,40 euro.
Bigarren lizitaziorako hasierako prezioa: 1.288,05 euro.
Betearazi beharreko enbargoa: 2009ko abenduaren 17ko enbargo eginbidea, Tuterako 1. Jabetza Erregistroan 2010eko urriaren 15ean idatzia, “A” letrarekin.
3. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahal dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez eta, norbait ordezkatuz gero, ordezkaritza hori frogatzen duen agiriaren bidez identifikatzen badira.
4. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gutxienez, hasierako prezioaren %20koa izanen da lote bakoitzeko, hots, 1.001,57 euro 1. loterako, 1.1819,20 euro 2. loterako eta 343,48 euro 3. loterako. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainetik izan litezkeen erantzukizunak. Lizitatzaileei ohartarazten zaie gordailua eratzeak lehenbiziko lizitazioko hasierako prezioa adinako eskaintza aurkeztea dakarrela.
5. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak gutun-azal itxian igortzea edo aurkeztea, enkantea iragartzen denetik hura hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek, gehienekoak izanen baitira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean aurkeztuko dira, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko 6. solairuan. Haiekin batera, gordailuaren adinako txeke adostua sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde emana. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei hori baino postura handiagoekin parte hartzea zuzenean. Posturen arteko tarteak 100,00 eurokoak izanen dira.
6. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.
7. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskribatzen ahal direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza tituluak nahikotzat hartu beharko dituzte, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.
8. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada eta egoki baderitzo, Enkante Mahaiak bigarren bat egiten ahalko du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da; bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen dio, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo paragrafoan zehatz-mehatz adierazten den moduan. Lehenbiziko kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek gordailuak utz ditzaten, alegia, 751,18 euro 1. loterako, 1.364,40 euro 2. loterako eta 257,61 euro 3. loterako. Posturen arteko tarteak 100,00 eurokoak izanen dira.
9. Bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasiera, gehienez ere sei hilabeteko eperako, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen duen moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean, gutun-azal itxian, atal horrek kasu bakoitzerako ezartzen duen epean. Kasu horretan, aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu Enkante Mahaiak eta, haietakoren bat nahikoa dela iruditzen bazaio, ondasunaren esleipena egiten ahalko du. Bestela, eskaintzak aurkezteko beste epe bat iragarriko da, Enkante Mahaiak ezartzen dituen baldintzetan, eta, hala, behin eta berriz, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldiak jendaurrekoak izanen dira eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan eginen dira (Karlos III.aren etorbidea, 4, 2. solairua, Iruña).
10. Eskaintzak egin ahal izateko, berme edo gordailu gisa jarritako gutxieneko prezioaren %20 eskatuko da eta, gutxieneko preziorik izan ezean, eskaintzarena. Kasu horretan, ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Komunitatearen Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeak bermearen zenbatekoan sor litzakeen kalte handiagoengatiko erantzukizunak.
11. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluan ezartzen denari jarraikiz.
12. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezko kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.
13. Jabetza Horizontalari buruzko ekainaren 21eko 49/1960 Legearen 9. artikuluaren babesean (apirilaren 6ko 8/1999 Legeak aldatua), esleipen-hartzaileak Nafarroako Zerga Ogasuna espresuki libratzen du komunitatearekin dauden zorren egoerari buruzko ziurtagiriak ekartzeko obligaziotik, eta hartzailearen kargura izanen dira ordaintzeko dauden gastuak.
14. Enkantea bertan behera geldituko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutza interesak eta prozeduraren kostuak ordaintzen badira.
15. Zordunak helbide ezagunik ez badu, iragarki hau argitaratuta enkantea jakinarazitzat joko da legezko ondorio guztietarako.
Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427235, posta elektronikoa: ygalloec@cfnavarra.es).
Iruñean, 2014ko abuztuaren 5ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: F1411038