1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
71/2014 FORU AGINDUA, uztailaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, Andrés María Santiago González de Garibay jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Urologia Zerbitzuko buru izendatzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen du ezen erakundeko zerbitzuetako burutzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea Osasuneko kontseilariaren foru agindu bidez eginen dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,
AGINDU DUT:
1. Andrés María Santiago González de Garibay jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ospitaleguneko Urologia Zerbitzuko buru izendatzea.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari eta Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetzari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2014ko uztailaren 29an.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.
Iragarkiaren kodea: F1410824