158. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

691/2014 EBAZPENA, uztailaren 25ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Zarrakazteluko, Murillo el Frutoko, Melidako, Santakarako, Gazteluberriko, Nabaskozeko eta Erromantzatuko udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko espedienteari hasiera ematen diona.

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen du Ingurumen Departamentuaren eskumena dela Nafarroako abelbideak sailkatu, mugatu, zedarritu, handitu eta ezartzea. Eskumen horrekin bat, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak beharrezkoa deritzo Zarrakazteluko, Murillo el Frutoko, Melidako, Santakarako, Gazteluberriko, Nabaskozeko eta Erromantzatuko udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatuta edo galduta daudenak berritzeko lanak hasteari.

Kontuan hartuz proposamen hori justifikaturik dagoela Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak dioenaren ondorioz, batez ere legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Zarrakazteluko, Murillo el Frutoko, Melidako, Santakarako, Gazteluberriko, Nabaskozeko eta Erromantzatuko udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko espedientearen hasiera onestea.

2. Abelbideak sailkatzeko espedientean ariko diren Nafarroako Foru Komunitateko ordezkariak izendatzea, hain zuzen ere Cristóbal Molina Terrén jauna, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Biodibertsitatearen arloko Lankidetza eta Kudeaketa Bulegoko burua, eta Mikel Díaz Osés jauna, bulego horretako teknikaria.

3. Ebazpen hau Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Zarrakazteluko, Murillo el Frutoko, Melidako, Santakarako, Gazteluberriko, Nabaskozeko eta Erromantzatuko udalei jakinaraztea, eta adieraztea haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2014ko uztailaren 25ean.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F1411113