158. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 13a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Ebazpenaren jakinarazpena

1. Jarraian zerrendatzen diren ebazpen proposamenak ezin izan dira jakinarazi –zehazten diren zehapen-espedienteetan eman dira horiek, eta zirkulazioaren gaian indarrean dagoen araudia hausteagatik abiatu dira–. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearekin eta aplika daitekeen gainerako legeriarekin bat, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

2. Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikuluak xedatutakoarekin bat, 20 egun naturaleko epean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, salatuak egoki jotzen duena alegatu eta egoki jotzen dituen dokumentuak aurkeztu ahal izanen ditu; horretarako, Udaleko Erregistro Nagusian (Pl. Zaharra, 1) aurkeztu beharko ditu, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluak aurreikusten dituen bideetako baten bitartez. Aurkeztutako alegazioak, eta, behar denean, eskatutako frogaren praktikak ez dute inolaz ere egindako arau-haustea indargabetzen.

3. Puntuak murriztea dakarten arau-hausteetan, zehapena irmo denean kenduko dira horiek (Bide-segurtasunari buruzko 88. art.). www.dgt.es webgunean zenbat puntu dituzun ikus dezakezu.

4. Ordainketa honako kontu zenbaki hauetan dirua sartuta edo transferentzia eginda egin ahalko da: Nafarroako Kutxa 2054 0007 61 1110036615, edo posta bidezko igorpenez (bertan ondoko datuak idatzi beharko dira: izena eta abizenak, ibilgailuaren matrikula, eta espedientearen zenbakia).

Lesakan, 2014ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.

ESPEDIENTEEN ZERRENDA

Esped.: Multraf/2014/13. Jabea - matrikula: Jon Ander Reguero Gomez 6400-CKM. Lekua: Arretxea Kalea, 24. Data: 2014-04-11. Ordua: 16:35. Kopurua: 200,00. Galtzen diren puntuak: -. BSL: 38.3. ZEO: 91.2.M. ORD: -.

Iragarkiaren kodea: L1411029