4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 98/2014 prozedura
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000098/2014 prozesuan ebazpenak eman dira (autoa eta dekretua), eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Corporacion de Medios Digitales, Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta autoaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela, eta dekretuaren aurka berrikusteko errekurtsoa, hiru eguneko epean bata zein bestea.
Iruñean, 2014ko uztailaren 24an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1410739