158. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

Defentsaren Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamenduaren Institutua. Merkataritzako 2 lokal enkantera, Iruñean

Defentsaren Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamenduaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpenaren bidez, erabaki da ondotik deskribatzen diren higiezinak saltzeko bi enkante publiko egitea, elkarren ondotik, lehena eta bigarrena, gutun-azal itxian aurkeztu behar diren eta goitik hobetu ahal diren proposamen ekonomikoen bidez.

1.–“Lokala, Sandoval kalea, 3, behea-4” Iruñean (Nafarroa).

Iruñeko bigarren Jabetza Erregistroan inskribaturik dago, 1414. liburukian, 686. liburuan, 153. orrian, erregistroko 31.787 zenbakiko finka, lehen inskripzioa.

Azalera: 33,20 metro karratu.

Hasierako prezioa: 1. enkantea: 38.209,80 euro. 2. enkantea:
34.388,82 euro.

2.–“Lokala, Sandoval kalea, 3, behea-1” Iruñean (Nafarroa).

Iruñeko bigarren Jabetza Erregistroan inskribaturik dago, 1414. liburukian, 686. liburuan, 138. orrian, erregistroko 31.781 zenbakiko finka, lehen inskripzioa.

Azalera: 101,98 metro karratu.

Hasierako prezioa: 1. enkantea: 156.574,99 euro. 2. enkantea:
140.917,49 euro.

Jabetzen ezaugarri fisikoak, juridikoak, erregistroko inskripzioa, katastrokoa, ezaugarri teknikoak eta hirigintzako erabilerak:

Enkantea zuzentzen duten orrietan ageri direnak.

Enkantean parte hartzeko eskaintzak eta dokumentazioa aurkezteko azken eguna:

Enkantearen iragarkia EAOn aurkeztu eta biharamunetik hasita 2014ko irailaren 25eko ordu bata arte, Defentsaren Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamenduaren Institutuaren Erregistroan, Isaac Peral kalea, 20-32, Madrilen. Epe hori amaituta aurkezten diren proposamenak ez dira onartuko. Posta ziurtatuaren bidez bidalitako eskaintzak ere onartuko dira; horrelakoetan, lizitatzaileak justifikatu beharko ditu bidalketaren eguna eta ordua posta bulegoan, eta bidalketaren berri emanen du Erregistroan, egun berean, fax bat bidaliz 91 602 08 85 zenbakira.

Proposamen ekonomikoen gutun-azalak enkanterako mahaiak irekiko ditu Defentsaren Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamenduaren Institutuko Herritarrentzako Alorraren egoitzan, Madrileko Arcipreste de Hita kaleko 5ean, 2014ko urriaren 9an, goizeko hamarretan hasita.

Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2014ko irailaren 25a.

Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea: Defentsaren Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamenduaren Institutuaren bulegoetan (Isaac Peral kalea, 20-32, Madril, 91 602 07 42 telefonoa), eta web orrian: www.invied.es.

Lokalak bisitatzeko hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik:

Iruñeko lokalen kasuan, Defentsak Iruñean duen Ordezkariordetzako Ondare Alorraren bulegoan, Chinchilla jenerala, 10, Iruña (948 207 627 telefonoa).

Iragarki honetan akats materialik baldin badago, besterentzea arautzen duten lege baldintzen eta baldintza teknikoen orrietan ezarritakoa bete beharko da.

Madrilen, 2014ko uztailaren 23an.–Zuzendari kudeatzailea, Fernando Villayandre Fornies.

Iragarkiaren kodea: E1410970