2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Ezkontza zibilak egiteko tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena
Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2014ko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Itzaga Mankomunitatean ezkontza zibilak egiteko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Urrotz-Hirian, 2014ko abuztuaren 5ean.–Jarduneko mankomunitateburua, Fermín Julián García Gobeo.
Iragarkiaren kodea: L1411117