2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Deialdia, administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez funtzionario moduan betetzeko. Izendapena
2014ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ean, administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Hautaproben epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zuen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa bete beharrez, Alkatetzaren 2014ko abuztuaren 7ko ebazpenaren bidez Lucía Mayayo Arrondo administrari-ofizial izendatu da, C mailakoa eta funtzionario moduan, bera baita gainditu duen izangai bakarra.
Alesbesen, 2014ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Mª Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L1411173