158. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2014ko abuztuaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2/2014 aldaketa 2014ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, urriaren 29ko 11/2009 Foru Legeak eguneratua baita, delako espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezko interesa duten bizilagunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten, halakorik badute.

Untzuen, 2014ko abuztuaren 7an.–Alkatea, José Luis Irisarri Galar.

Iragarkiaren kodea: L1411178