2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Aldaketa xehakatua Udal Plan Orokorrean, P-18 lurzatian. Hasierako onespena
Milagroko Udalak, 2014ko uztailaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Plan Orokorreko antolamendu xehakatuan P-18 lurzatiari (SR-5) dagokionez Sarriguren Constructora y Promotora, S.L.k sustatu duen aldaketa.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan, 74. artikuluari dagokionez, xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Milagron, 2014ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1410962