158. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Ondasunak ikertzeko espedientea. 13. poligonoko 137. lurzatia

Lekunberriko Udalak, 2014ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen ikertzeko espedientea abiatzea, Lekunberriko 3. poligonoko 137. lurzatiaren atal bat publikoa edo pribatua den argitu eta, hala behar badu, finka horren mugaketa erabaki beharrez.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 40.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egunean erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, espedienteak ukitutakotzat jotzen direnek beren eskubidearen alde alega dezaten jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Lekunberrin, 2014ko ekainaren 25ean.–Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1411108