2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Aldaketa Fontellasko El Cerro sektoreko konpentsazio batzordearen estatutuetan. Behin betiko onespena
Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, abuztuaren 1eko 22/14 Ebazpenaren bidez, ebatzi zuen baiestea Fontellasko El Cerro sektoreko konpentsazio batzordearen estatutuetan egindako aldaketaren hasierako onespenaren kontra konpentsazio batzordeak paratu duen berraztertzeko errekurtsoa.
Horren ondorioz, aldatu da 24.1 artikulua eta honela gelditu:
“Honako hauek osatuko dute Zuzendaritza Kontseilua: kontseiluburua, idazkaria, Udalaren ordezkaria eta lau mahaikide batzar orokorrak hautatuak. Mahaikideetariko bat batzarrean gehienez %5eko partaidetza duten jabeen artean hautatu beharko da, betiere jaberen batek ezaugarri hori badu”.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Orobat adierazten da aipatutako ebazpenaren kontra errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Fontellasen, 2014ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L1410983