158. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.

Sustatzailea: Gursan Agrícola, S.C. Jarduera: intxaurra idortzea, ontziratzea eta banatzea. Tokia: Faltzesko 1. poligonoko 581. lurzatiko nabea.

Faltzesen, 2014ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1410982