2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
2013ko 53 eta 133 Foru Aginduak eta Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2013ko 3090, 6172 eta 6475 Ebazpenak betearaztea
Udalak, 2014ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, gehiengo osoz, langileen 2012ko plantilla organikoaren aldaketa. Hona hemen:
"Oraindik bete gabe daude, alde batetik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren 2013ko otsailaren 14ko 53/2013 eta 2013ko maiatzaren 7ko 133/2013 Foru Aginduek egindako errekerimendua, Zizur Zendeako Udaleko idazkari nagusiaren lanpostuari dagokionez; eta, bestetik, Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2013ko maiatzaren 17an emandako 3090 Ebazpena, 2012ko plantilla organikoaren aldaketaren aurkakoa, eta 6172 eta 6475 zenbakidunak, 2013ko urriaren 14koa eta azaroaren 6koa, hurrenez hurren, 2013ko plantilla organikoaren aurkakoak, eta, hala, aldeko 8 botorekin (UPN, AICC eta PSN-PSOE) eta kontrako 3rekin (Nabai 2011 eta Erreniega), horiek betearaztea erabaki da, honela:
1. Aipatu den 2012ko plantilla organikoa aldatzea (2012ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 27koa), Zizur Zendeako Udaleko idazkari nagusiaren lanpostuko soldata-osagarriei dagokienez.
2. Ezin baita gainditu aurreko puntuan aipaturiko 2012ko plantilla organikoan idazkari nagusiaren lanposturako finkatutako osagarrien %68ko lansari muga, idazki honetan aipatu foru aginduetan agertzen den moduan, lanaldi luzapenari dagokiona izan ezik halakorik bada, berriz ere antolatu dira soldataren osagarriak, honela:
a) Bateraezintasuneko osagarria, %35, 4/2011 Foru Legeak nahitaezko gisa ezartzen duena idazkari nagusiaren lanposturako; hala, nahikoa da lanpostu horrek Zizur Zendeako Udalerako dituen beharkizunak beteko direla bermatzeko.
b) Lanpostuko osagarria, %33, idazkari lanpostuak Udal honetan dituen eginkizunei eta erantzukizun mailari erantzuteko, kontuan hartuta Udal kontzejuduna dela eta hazten ari dela.
c) Lanaldiaren luzapeneko osagarria, %10, idazkari lanpostuaren ohiko lanaldian aurreikusitako ordutegitik kanpo erantzuteko udalerriaren beharrei.
d) %3,72ko osagarria, 19/2008 Foru Dekretuak ezarria.
3. Ebazpen hau estamentu judizial eta administratiboei jakinaraztea eta, beharrezkoa denean, haien aurrean agertzea.
4. Alkateari ahalmena ematea erabaki hau gauzatzeko beharrezkoak diren ebazpenak sina ditzan."
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235-2 artikuluari buruz xedatuari jarraikiz, dokumentazioa Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Gazolatzen, 2014ko uztailaren 4an.–Alkatea, José-Joaquín San Martín Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1410478