154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2014ko uztailaren 4an egin bilkuran eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak nahi duen gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea herrilurretako lurzati tiki bat desafektatzea, hain zuzen ere, Oibarko katastroko 1. poligonoko 231. lurzatiaren puska bat, 147,43 m²-koa, trukaketa egiteko Oibarko katastroko 5. poligonoko 576. lurzatiaren puska batekin, 97,30 m² baititu. Horren xedea da zerbitzu egitea, udalerriko euri uren hustuketa eta irteerarako.

Jendaurrean egonen da hilabetean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura dago, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Oibarren, 2014ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1410704