4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 3254/14 falta-judizioa. Zitazio zedula
Aipatu prozeduran horrela erabakirik, salatuei, Mariana Cristea Curti, Cianina Florenta Curti eta Elena Simone Curti, zitazioa egiten zaie ahozko judizioan parte hartzeko ager daitezen 2014ko urriaren 2an, 11:00etan, 303. judizio-aretoan (3. solairua). Erabili nahi dituzten frogabideak ekarri beharko dituzte.
Eta zitazioa legeak agindu bezala egiteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko uztailaren 15ean.–Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.
Iragarkiaren kodea: J1410185