154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

9 eta 10. aldaketak 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2014ko ekainaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean 9/2014 eta 10/2014 aldaketak egiteko espedientea. Bata kreditu transferentzia da eta bertzea, kreditu gehikuntza, hurrenez hurren.

Iragarkia 2014ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 1ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

9. aldaketa 2014ko aurrekontuan

Kreditu transferentzia:

–Gastu goititua:

12100-62501.–“Osoko bilkuraren eta alkatetzaren ekipamendua”: 930,00 euro.

–Gastu beheititua:

12100-62500.–“Herriko Etxeko ekipamendua”: 930,00 euro.

10. aldaketa 2014ko aurrekontuan

Kreditu gehikuntza:

GASTUAK:

42200-62201.–“Inbertsioak ikastetxean, jantokirako eta berokuntzarako”: 74.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

87100871.–“Diruzaintzako gerakina baliabide lotetsietarako”: 74.000,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Valtierrako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Valtierran, 2014ko uztailaren 23an.–Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1410648