2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Egiturazko aldaketa Planeamenduko Arau Subsidiarioetan. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 168/2010 epaiaren betearazpena. Hasierako onespena
Uharte Arakilgo Udalak, 2014ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen egiturazko aldaketa hasiera batean onestea Uharte Arakilgo Arau Subsidiarioetan, S-1 sektoreari dagokionez.
Ikusirik Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 168/2010 epaia, 2013ko urriaren 31ko osoko bilkuran hartutako erabakia, hirigintzako planeamenduko txosten teknikoa 2014ko uztailaren 14ko behin betiko onespenerako, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak luzatua; Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 eta 70.6 artikulua bete beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; horren bitartean espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, azter dadin eta behar diren alegazioak egin daitezen.
Uharte Arakilen, 2014ko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, Javier Rodríguez Astiz.
Iragarkiaren kodea: L1410549