154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kreditu bereziaren gaineko espedientea Udalaren Ur Batzordearen 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2014ko uztailaren 21ean egin osoko bilkuran, kreditu bereziaren gaineko espedientea onetsi zuen Udalaren Ur Batzordearen 2014ko aurrekontu arruntean; guztira, 56.500 euro dira.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2014ko uztailaren 22an.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1410486