154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Eginkizunak eskuordetzea

Adierazi den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

“Ikusirik 2014ko 7 zenbakiko dekretua, hiri honetako zezen plazan egin behar diren zezen ikuskizunetan buru izanen diren pertsonak finkatzeko, horiek Santa Anaren jaietan eginen baitira, eta, bestetik ere, finkatzeko zein izanen diren eguneko zinegotzi, aurreko urteetako eginkizun berberekin, eta aipatu jaiegunetan hainbat zerbitzutako arduradunekin sor daitezkeen gorabeherak ahalik eta lasterren ebazteko asmoz.

Arrazoi pertsonalak direla-eta Reyes Carmona Blasco ez da eguneko zinegotzi izanen heldu den uztailaren 25ean. Bere ordez Maribel Echave Blanco arituko da. Era berean, José Suárez Benito ez da eguneko zinegotzi izanen heldu den uztailaren 29an. Bere ordez Irene Royo Ortín arituko da.

Eta esleituak ditudan ahalmenak erabiliz, honako hau eman dut:

DEKRETATU DUT:

1. Maribel Echave Blanco izendatzea eguneko zinegotzi gisa aritu eta entzierroetako buru izateko 2014ko uztailaren 25ean.

2. Irene Royo Ortín izendatzea eguneko zinegotzi gisa aritu eta entzierroetako buru izateko 2014ko uztailaren 29an.

3. Dekretu honen berri ematea Tuterako Udaleko Osoko Bilkurari; jakinaraztea interesdunei, gure hiriko polizia kidegoei, Jaien Batzordeari eta Tuterako Udaleko Obren Lantaldeari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eragina ematen denetik aitzina izanen badu ere.”

Tuteran, 2014ko uztailaren 21ean.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1410407