154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetza eskuordetzea

Adierazi den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

“Udako oporrak direla eta, Luis Casado Oliver alkate udalburua hiritik kanpo egonen denez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezkatzeko.

Kontuan hartuz Erregelamendu organikoaren 24 eta 27. artikuluetan ezarritakoa, hain zuzen ere alkateordeei dagokiela, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordeztea, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezinean dagoenean.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

DEKRETATU DUT:

1. Ondoko alkateordeen eskuetan uztea Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, jarraian aipatzen diren egunetan, legeek ezartzen dituzten mugak kontuan hartuz:

–2014ko abuztuaren 4tik 10era, Jesús Álava Sesma alkateordearen eskuetan.

–2014ko abuztuaren 11tik 17ra, Joaquim Torrents Delgado alkateordearen eskuetan.

–2014ko abuztuaren 18tik 24ra, José Suárez Benito alkateordearen eskuetan.

–2014ko abuztuaren 25etik 31ra, Enrique Martín de Marcos alkateordearen eskuetan.

–2014ko irailaren 1etik 7ra, Reyes Carmona Blasco alkateordearen eskuetan.

2. Dekretu honen berri ematea Tuterako Udaleko Osoko Bilkurari; ukitutako zinegotziei, Udaleko alorrei eta Alkatetzari jakinaraztea; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Dekretuak sinatzen den egun berean hartuko du indarra.”

Tuteran, 2014ko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1410045