154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CAPARROSO

Deialdia, Caparrosoko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, lan-araubidekoa, oposizio bidez aldi baterako betetzeko, bereziki Caparrosoko Virgen del Soto HLHIP ikastetxeko eskolazain lanetan ari dadin

Caparrosoko Udalak, 2014ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, onetsi zuen zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, lan-araubidekoa, oposizio bidez aldi baterako betetzeko deialdia, bereziki Caparrosoko Virgen del Soto HLHIP ikastetxeko eskolazain lanetan aritu dadin.

Hautapen prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia, aipatutako estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

Caparroson, 2014ko uztailaren 3an.–Alkatea, María José Lasterra Echeverría.

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi publiko honen xedea da zerbitzu anitzetako enplegatu izateko aldi baterako lanpostu bat, lan-araubidekoa, oposizio bidez betetzea, bereziki Caparrosoko Virgen del Soto HLHIP ikastetxeko eskolazain lanetan aritu dadin, betiere ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 40 eta 42.1 artikuluetan, eta haiekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz.

1.2. Lanpostuak E mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz. Langileak Udaleko plantilla organikoan lanpostu horretarako ezarritako lansariak jasoko ditu.

1.3. Lanaldia osoa izanen da eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera. Lanaldiari dagokionez, ordu kopurua, oporrak, baimenak, lizentziak eta antzinatasuna Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuari (251/1993 Legegintzako Foru Dekretua) lotutako langileentzat ezarritako berberak izanen dira.

1.4. Aldi baterako kontratazio hau indarrean izanen da lanpostua legez ezarritako prozedurari jarraituz behin betiko bete arte, edo lanpostua amortizatzen ez den bitartean eta hura sortzeko izan ziren premia berdinek jarraitzen duten bitartean. Betiere kontratatutako pertsonak lanpostua utziko du, hautaproben ondorioz lanpostua lortzen duen izangaiak haren jabetza hartzen duenean.

1.5. Jabetza hartu eta berehala, izendatuak lehen laguntzetarako ikastaroa egin beharko du nahitaez.

1.6. Bi hilabeteko probaldia ezartzen da.

1.7. Oinarri hauetan zehaztuta ez dauden gaietan, Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduan xedatutakoa aplikatuko da.

2.–Eginkizunak.

Izendatutako izangaiaren eginkizunak jarraian aipatzen dira, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:

–Eskolazaintzari dagozkion egitekoak beteko ditu, ikastetxean jarduna dagoen orduetan, ordutegi orokorrean eta eskolaz kanpoko jarduerak egiten direnean; horien artean sartzen da atezaintzaz eta berogailuaz arduratzea eta patioa garbitzea.

–Senideak edo legezko tutoreak ikasleen bila datozenean, ikasleak gelatik jaso eta haiengana eramateaz arduratuko da, medikura joan beharra dutenean edo justifikatutako arrazoiren bat dagoenean. Bereziki arreta jarriko du haurra jasotzen duen pertsonak horretarako baimenik baduen.

–Goiz eta arratsaldez (ordutegi zatituan) betetzea bere egitekoak, eskolarako ezartzen den ordutegiari eta zerbitzuaren beharrei lotuta. Ordutegia hau izanen da: 8:30etik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era.

–Ateak irekitzea eta langileen sartu-irtenak kontrolatzea bide informatikoen eta/edo eskuzkoen bidez, eta langileei kasu egitea. Atal honetan sartzen dira ikastetxearen patioko ateak.

–Ikastetxeko telefonoez eta faxaz arduratzea, eta baita erosgai eta paketeak kontrolatu, jaso eta entregatzeaz ere.

–Informatika, elektrizitate, igeltserotza eta beste lan batzuetan aritzen diren gremioetako langileei kasu egin eta laguntzea.

–Iturgintza, elektrizitate eta zurgintzako lantxoak egitea, altzariak paratzea, landare eta zuhaitzak zaintzea etab.

–Ikastetxean egin beharreko jarduerak prestatzeko lanak edo haien osagarriak egiten dituzten langileei harrera eginen die eta haiekin lankidetzan ariko, edozein gremiotakoak izan eta Udalekoak nahiz kanpokoak izan.

–Bere eginkizunetan aritzen den bulego eta eraikin guztietako argindarraren, uraren, gasaren eta gainerako zerbitzuen horniduraren kontsumo eta erabilera egokia eta arrazoizkoa kontrolatuko du, baita hura moztu eta, hala behar badu, berrabiaraziko du. Orobat arduratuko da eraikin horietako barne nahiz kanpoko ate-lehioak ixteaz.

–Solairuetako argiak kontrolatu eta itzaltzea, alarmaren pizte eta itzaltzea programatzea etab.

–Kasu berezietan, eraikinaren kanpo aldea txukuntzea.

–Patioaren eta ataripeen eremuak garbitzea arratsaldero.

–Patioan eta ikastetxeko sarreretan izotzik dagoen edo izateko arriskurik dagoen begiratuko du, eta hala bada lantaldeari abisu emanen dio gatza bota dezan, jendea erortzeko arriskurik egon ez dadin.

–Eskolako altzariak eta lokalak garbitzea, edozein arrazoirengatik zikintzen direnean eta berehala garbitzea premiazkoa denean.

–Botikinaz arduratzea, eta istripua izandako haurrei laguntzeko lanetan aritzea.

–Fotokopiak eta koadernatze txikiak egitea, erakunde eta enpresetara joatea etab.

–Ikastetxean lanik ez duenean, itxita dagoelako edo horretarako astia duelako, Udaleko lantaldeari lagunduko dio, lantaldearen arduradunak agintzen dizkion lanetan.

–Eta lanpostu hau betetzeagatik eskatzen ahal zaion beste edozein, bereziki ikastetxeko zuzendariak bere eskumenen barrenean agintzen dizkionak.

3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea (deialdiaren 4.1 atalean adierazia) bukatzen den unetik eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen eta haien familiakoen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarri den bezala.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Eskola ziurtagiriaren edo baliokidearen jabe izatea.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.

d) Gutxienez B motako gidabaimena edo haren baliokidea izatea. Hemezortzi urtetik beherakoak salbuetsita egonen dira baldintza hori betetzeaz, nahiz eta hura lortzeko adina dutenean, baldintza hori eskatuko zaien.

4.–Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Caparrosoko Udaletxeko Erregistroan aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita hamar egun naturaleko epean. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean adierazitako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko. Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten. Caparrosoko Udaletxeko Erregistroan aurkezten badira, kontuan hartuko da jendea hartzeko ordutegia 11:00etatik 13:30era dela, astelehenetik ostiralera.

4.2. Eskabideak deialdi honetako ereduari lotuko zaizkio (I. eranskina).

4.3. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia konpultsatua.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.

c) Eskatzen den titulazioaren kopia konpultsatua edo eskaerak aurkezteko epea burutzen denerako hura erdiesteko maneran izanen dela adierazten duen agiriarena.

d) Udal Diruzaintzan azterketa eskubideengatik 5,00 euro ordaindu izanaren frogagiria. Azterketa eskubideengatik zenbateko hori ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Prozedura hauetakoren bat erabiliz ordaindu ahalko da zenbateko hori:

–Caparrosoko Udal bulegoan eskudirutan ordaintzea (España plaza, 12, 31380 Caparroso, Nafarroa).

–Kontu hauetako edozeinetan diru-sarrera eginez, eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez: La Caixa, kontu zenbakia: ES06-2100-4799-57-6200080952. –Nafarroako Rural Kutxa, kontu zenbakia: ES42-3008-0048-22-0701955528. Kasu horretan, ordainagirian datu hauek adierazi beharko dira nahitaez:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–Kontzeptua: eskolazain izateko oposizioko azterketa eskubideak.

4.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.5. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzendu ahalko dira, noiznahi ere.

4.6. Desgaitasunen bat aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera elbarriak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

5.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Caparrosoko Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta erreklamazioei erantzun ondoren, Caparrosoko Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

6.–Epaimahaia.

6.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: M.ª José Lasterra Echeverría, Caparrosoko Udaleko alkate udalburua.

Ordezko mahaiburua: Susana Aguirre Iriso, Caparrosoko Udaleko bigarren alkateordea.

Lehen mahaikidea: Carlos Alcuaz Monente, Caparrosoko Udaleko zinegotzia.

Lehen mahaikidearen ordezkoa: Juan Pablo Serrano Orte, Caparrosoko Udaleko zinegotzia.

Bigarren mahaikidea: Jesús Marqués Roncal, Virgen del Soto ikastetxeko irakaslea.

Bigarren mahaikidearen ordezkoa: Gonzalo Fidalgo Alonso, Virgen del Soto ikastetxeko irakaslea.

Hirugarren mahaikidea: Joaquín Rodríguez del Río irakaslea.

Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: Pedro Francisco Gomez Medina, Tafallako Ikastetxe Integratu Politeknikoko irakaslea.

Laugarren mahaikidea: Javier Lacarra Albizu, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentukoa.

Laugarren mahaikidearen ordezkoa: José Raúl Cruzado Espinoza, Nafarroako Gobernuko Giza Baliabideen Zerbitzukoa.

Bosgarren mahaikidea: Andrés Reinaldo Hernández, langileen ordezkaria.

Bosgarren mahaikidearen ordezkoa: Jesús Pena Zabalza, langileen ordezkaria.

Idazkaria: Ana Gloria Iribarren Pérez, Caparrosoko Udaleko idazkaria.

Ordezko idazkaria: María Teresa Lizarraga Mansoa, Murillo el Cuendeko Udaleko idazkaria.

Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Organo kolegiatu horren osaerak balio dezan, bertan mahaiburuak eta idazkariak egon behar dute edo, hala ez bada, haien ordezkoek.

6.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek dagokien espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

7.–Oposizioa nola eginen den.

7.1. Oposizioa, gutxienez, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabete iragaten direnean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da ariketak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren. Ondotik, epaimahaiak behar den garaian emanen ditu argitara gainerako proben iragarkiak, Caparrosoko Herriko Etxeko iragarki oholean eta proba bakoitza egin den tokian.

7.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

–Lehen ariketa: bi proba izanen ditu.

Lehenbizikoa: aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio, erantzun zuzena bakarra izanik, epaimahaiaren arabera, hizkuntz gaitasuna eta zenbaki, bulego-antolaketa eta ortografiarako gaitasuna neurtzeko. Erantzun okerrak zehatu eginen dira.

Bigarrena: aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio, erantzun zuzena bakarra izanik, deialdiko II. eranskineko gai zerrendako gaiei buruz. Erantzun okerrak zehatu eginen dira.

Ariketa honen bi probak egun berean eginen dira.

Ariketa hau egiteko ez da inongo hiztegirik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo telefono mugikorrik, ezta bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdin edo beltza ez bada.

Epaimahaiak, bi probak hasi baino lehen, haien gehieneko iraupena finkatuko du.

–Bigarren ariketa: proba bat edo gehiago egin beharko dira, praktikoak, epaimahaiak zehaztuta, deialdiko lanpostuaren gaineko eginkizunez izangaiek dituzten ezagutza praktikoak neurtu beharrez.

Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak zehaztuko du, hasi aitzin.

Epaimahaiak zehaztuko du ariketa horretako probak egun bakarrean edo gehiagotan eginen diren, bai eta zenbat denbora iraunen duten ere, betiere haien edukiaren arabera.

7.3. Oposizioko ariketen balorazioa:

Lehen ariketa:

–Lehen proba: 0tik 30 puntura bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez 15 puntu beharko dira.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

–Bigarren proba: 0tik 30 puntura bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez 15 puntu beharko dira.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Bigarren ariketa: 0tik 40 puntura bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez 20 puntu beharko dira.

Zati bakoitzean huts egindako erantzunak modu negatiboan balioetsiko dira, probak hasi baino lehenago epaimahaiak erabakiko duen proportzioan.

7.4. Bi ariketetako probak baztergarriak izanen dira, eta kanporaturik geldituko dira eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzen ez dutenak. Izangaiak lehen ariketako lehen proban epaimahaiak eskatutako gutxieneko puntuazioa eskuratzen ez badu, epaimahaiak ez du bigarrena kalifikatuko.

7.5. Lehen ariketa kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Caparrosoko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den lekuan, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioekin. Horrez gain, oposizioko hurrengo ariketa non, zein egunetan eta zer ordutan eginen den adierazten duen oharra argitaratuko du, gutxienez hura hasi baino 48 ordu lehenago.

7.6. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste agiriren bat aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

Oposizioko ariketak egiteko, egokitzapenak jarriko dira denbora eta baliabide aldetik urritasunen bat dutenentzat, eskabidean eskatutakoaren arabera.

8.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena, kontratazioa eta agirien aurkezpena.

8.1. Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, Caparrosoko Udaleko iragarki oholean. Gero, zerrenda hori Caparrosoko alkate udalburuari igorriko dio, probak puntuazio altuenarekin gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamenarekin batera.

Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Zerrenda guztizko puntuazio altuenetik baxuenera ordenatuko da. Guztizko puntuazioa oposizioaren elementu guztietan lortutako puntuazioen batuketatik aterako da. Hautaproben azken emaitzan berdinketarik bada, oposizioaldiko ariketetan -egin diren alderantzizko ordenan- puntuaziorik altuena lortzen dutenen alde ebatziko da. Irizpide horiek erabili ondotik, oraindik ere berdinketak segitzen badu, probetan, egin diren ordenan, akatsik gutxien dituenaren alde joko da.

8.2. Proposamena jakinarazi eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Caparrosoko Udalaren erregistroan:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren hirugarren oinarrian eskatu den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideen ordainagiriarena.

c) Medikuen Elkargo Ofizialak emandako osasun ziurtagiri ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragozten dion akats fisiko nahiz psikikorik edo eritasunik ez duela erakusten duena.

d) Ezgaitasunen bat duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

e) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi ez izanaren zinpeko aitorpena edo aitorpen irmoa.

f) Izangaiak nazionalitate espainiarra ez badu, agiri bat aurkeztu beharko du, bere estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dion diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazteko.

g) Europar Batasuneko herritarra izanez gero, egoitza-txartela.

h) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizitzeko eta lan egiteko baimena.

i) Familia liburua, 3.1.a) oinarriko bigarren lerroaldean sartzen diren herritarren kasuan.

j) Caparrosoko Udalak eskatzen dituen gainerako agiriak.

8.3. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu edo kontratatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

8.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Caparrosoko Udaleko alkate udalburuak gainditu duten izangaien zerrendan, 8.1 atalean aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta honekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.–Izendapena eta kontratatzeko baimena.

9.1. Caparrosoko Udaleko alkate udalburuak, ebazpen bidez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia lan-araubideko zerbitzu anitzetako langile izateko kontratatuko du aldi baterako.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Caparroson, 2014ko uztailaren 2an.–Alkatea, María José Lasterra Echeverría.

I. ERANSKINA

Eskabide eredu ofiziala

Izena: .............., adinez nagusia; Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: ..........; bizitokia: ........................; karrika: ...........................; zenbakia: ...........; posta kodea: .............; telefonoa: .........; sakelako telefonoa: ...........; e-posta: ........................

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

–Onartua izatea eskatzen dudala Caparrosoko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, aldi baterako, oposizio bidez betetzeko deialdian, .........(e)ko .... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hartan, haren oinarriak ezagutu eta espresuki onartzen baititut, bereziki Caparrosoko Virgen del Soto HLHIP ikastetxean eskolazain lanetan aritzeko.

–Karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik ez dudala.

–Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

–Ez naizela baztertua izan ezein Administrazio Publikoren zerbitzutik eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua.

–Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

–Deialdian ezarritako azterketa eskubideak ordaindu ditudala, eta horren frogagiria erantsi dudala.

–Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

–Bada, BAI edo EZ DUDALA ezgaitasunik eta, beraz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita (adierazi bidezko dena). Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak.

–Bada, BAI edo EZ dudala aurkezten minusbaliatua naizela frogatzen duen dokumentazioa, erakunde eskudun batek emana (adierazi bidezko dena). Eta osasun ziurtagiria aurkezten dut frogatzeko nire desgaitasuna ez dela lanpostuko zereginak ongi betetzea eragotziko lidakeen eritasun edo urritasun fisiko edo psikiko bat.

Horiek horrela,

ESKATZEN DUT:

Eskabidea garaiz eta behar bezala aurkeztutzat harturik, deialdian onartua izatea.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

Datuen babesa.–Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Caparrosoko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Caparrosoko Udalari zuzendurik erabili ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (España plaza, 12, 31380-Iruña, Nafarroa).

Caparroson, 2014ko ...........aren .....(e)an

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. Erreprografia eta enkoadernazioa.

2. Telefono bidezko laguntza.

3. Eraikinetako instalazio elektrikoen mantentze lanak, aginte-koadro orokorra eta babesa, bigarren mailako koadroak, mekanismoak, argiteria.

4. Iturgintzako instalazioen mantentze lanak (komun-ontziak, txorrotak, zisternak, sifoiak).

5. Berotzeko eta girotzeko zirkuituen mantentze-lanak, zirkuituak airez betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai bereziak, iragazkiak, txirrikak, motorrak.

6. Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak, bonbinak eta pertsianak.

7. Pintura. Motak, produktuak, erremintak eta aplikazioa.

8. Igeltserotzan, zurgintzan, margoketan, iturgintzan, lorezaintzan eta bestelako mantentze-lan arruntetan erabili beharreko materialen eta erreminten ezagutza.

9. Laneko arriskuen prebentzioko arauen oinarrizko ezagutza. Segurtasun neurriak. Norbanakoa babesteko ekipoak.

10. Lehen laguntzak edo sendaketak.

11. Suteak atzemateko eta itzaltzeko ekipoak.

12. Informatika. Ordenagailuaren eta periferikoen oinarrizko erabilera.

Iragarkiaren kodea: L1409913