154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERREZU

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Errezuko (Deierri) Kontzejuko Batzarrak, 2014ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, erabateko gehiengoa zuela onetsi zuen herrilur honen hasierako desafektazioa: 27.694,68 metro karratu, 2. poligonoko 176. lurzatiaren (176-H) zati bati dagozkionak, “Lo de Novar” alderdian; eta 4.182,29 metro karratu, 2. poligonoko 177. lurzatiaren (176-H) zati bati dagozkionak, “Lo de Novar” alderdian, Errezun (Deierri).

Desafektazioaren xedea da gero haren erabilera Club Deportivo Riezu Cross Racingi lagatzea, errentamendu bidez, 8 urterako, epea luzatzen ahal bada ere bi alderdiak elkarrekin bat etorrita. Jarduera horrek interes publiko eta sozial garbia du Kontzejuaren iduriz, izan ere xedea da klubaren aisiako eta kiroleko jarduerak egitea, hala nola autokros zirkuitu baten eraikuntza.

Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatuarekin bat, erabaki hau jendaurrean egonen da Errezuko Kontzejuko iragarki oholean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, epe horren barnean alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Errezun, 2014ko uztailaren 10ean.–Kontzejuko burua, Alfredo Buldain Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1410426