154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Ordenantza, Zeremonia zibilak arautzen dituena. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2014ko uztailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zeremonia zibilak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Martzillan, 2014ko uztailaren 24an.–Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1410658