154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Aurrekontuko aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2014ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Gastuak: Kreditu bereziak. 1.511.622 kontu-saila.–“Mañeruko ikuztegi zaharreko biltegiaren estalkia berritzea”, 9.369,37 euroko zenbatekoarekin. 1.511.648 kontu-saila.–“Mañeruko ikuztegi zaharreko biltegiaren estalkia berritzeko proiektua eta ondainsari teknikoak”, 2.722,50 euroko zenbatekoarekin.

Gastu horiek finantzatzeko indarrean den aurrekontuan funtsak sartuko dira, 2013ko ekitaldiko gastu atxikietarako diruzaintzako gerakinetik, 12.091,87 euroko zenbatekoarekin. Kontuan hartuz aldaketa egin aurretik gerakin hori 90.691,23 eurokoa dela, tarte nahikoa badago haren kargura aurrekontuko aldaketa hau egiteko.

Mañerun, 2014ko uztailaren 17an.–Alkate udalburua, Nuria Irisarri Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1410394