154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 14koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua entitatearen akordio kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Iruñeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua entitatearen akordio kolektiboaren testua (kode zk. 31100052132014) aztertu da, landa eremuko oinarrizko osasun laguntzako laguntza jarraituari eta zerbitzu horretako langileen beste lan baldintza batzuei buruzko 2008ko martxoaren 13ko Akordioaren 2014ko urtarrilaren 31ko berrikuspena (2014ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31n, argitaratua) zati batean aldatzen duena. Erregistro honetan 2014ko uztailaren 1ean sartu zen eta osasun entitatearen legezko ordezkaritzak eta bertako sindikatu batzuek (CCOO, UGT eta SATSE) izenpetu zuten 2014ko maiatzaren 30ean, funtzionarioei eta lan-kontratudunei dagokienez, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 84. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2014ko uztailaren 14an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

OSASUN ADMINISTRAZIOAK ETA SINDIKATUEK LANDA EREMUKO OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZAKO LAGUNTZA JARRAITUAREN ETA OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUKO LANGILEEN LAN BALDINTZEN GAINEAN SINATUTAKO ITUNA ONESTEN DUEN 2008KO MARTXOAREN 13KO AKORDIOA BERRIKUSTEKO AKORDIOA, 2014KO URTARRILAREN 31KOA, ALDATZEN DUEN AKORDIOA

2014ko urtarrilaren 31ko Akordioaren bidez berrikusi zen 2008ko martxoaren 13ko Akordioa, osasun administrazioak eta sindikatuek landa eremuko oinarrizko osasun laguntzako laguntza jarraituaren eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen lan baldintzen gainean sinatutako ituna onetsi zuena.

Akordio horren eraginpeko langileen lan egutegiak prestatzean, ikusi da beharrezkoa dela akordio horren testua egokitzea lanpostuan egin beharreko guardia orduen hileko gehieneko kopuruari dagokionez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposamena egin du, eta, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoen negoziaziorako mahai sektorialean eztabaida egin ondoren, 2004ko maiatzaren 30ean, behean sinatzen duten sindikatuek honako akordio hau izenpetu dute:

Bakarra.–2014ko urtarrilaren 31ko Akordioaren 4.3 puntua aldatzea. Testu hau izanen du aurrerantzean:

4.3. Oinarrizko osasun laguntza taldeko langileek parte hartuko dute arreta jarraituan, lanpostuan egin behar duten guardia gehienez ere 36 ordukoa dela hilean. Guardia 15:20tik 20:00etara eginen da astelehenetik ostegunera, eta ostiraletan edo jaiegunetako bezperetan, berriz, 15:20tik biharamuneko 8:00etara.

Aurreko paragrafoan xedatutik salbuetsita daude 4.2 ataleko arreta jarraituaren puntuetako langileak eta 1.2 atalean aurreikusitako jarduketa bereziko eskualdeetakoak.

Edonola ere, bermatzen da atsedenaldien araubidea beteko dela, indarreko araudiak ezartzen duena.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 30ean.

CCOO sindikatua: Carmen Pueyo Basterra. UGT sindikatua: Miguel Azparren Zabaleta. Satse sindikatua: Reyes Medrano Gurrea. AFAPNA sindikatua: Miren Goizalde Erauzkin Navarro.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua ordezkauz: Elena Navascues Catalan.

Iragarkiaren kodea: F1410217