154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Musika Eskolako aurrekontuko 2014/01 aldaketa
Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2014ko uztailaren 7an egindako osoko bilkuran, 2014. urteko udal aurrekontuko aldaketa hau onetsi zuen hasiera batez:

2014/01: Kreditu transferentzia (Musika eskolako langileen prestakuntza).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri Aranatzen, 2014ko uztailaren 7an.–Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L1410877