154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Lizarragabengoako Kontzejuko hirigintza lizentziak emateko eskumenaren delegazioa onartzea

Lizarragabengoako Kontzejuak, 2014ko apirilaren 24an egin zuen batzarrean, erabaki zuen hirigintza lizentziak emateko eskumena Etxarri Aranazko Udalari delegatzea, 6/1990 Foru Legearen 30.2 artikuluan eta 30/1992 Legearen 13. artikuluan oinarrituta.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2 g) eta 47.2 h) artikuluak kontuan harturik, 2014ko uztailaren 7an, Etxarri Aranazko Osoko Bilkurak aho batez honako hau erabaki du:

1.–Lizarragabengoako Kontzejuak egin duen obra lizentziak emateko eskumenaren delegazioa onartzea.

Udalak Kontzejuko buruari helaraziko dizkio obra lizentzien eskaerak, jakinaren gainean izateko eta ekarpenak edo herriaren iritzia emateko. Legeak dioen bezala delegazioa ezeztagarria da, edozein momentutan Lizarragabengoako Kontzejuak atzera egiten ahal baitu.

2.–Akordioa Lizarragabengoko Kontzejuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Etxarri Aranatzen, 2014ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L1410875