154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

3. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 11n, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu gehigarria

2014/03

Zenbatekoa

Gastua

432

60117

Utzubar Txikiko urbanizazio lanak

102.043,83

Guztira

102.043,83

Finantzaketa

87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

102.043,83

Guztira

102.043,83

Etxarri Aranatzen, 2014ko uztailaren 30ean.–Alkate udalburua, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L1410871