154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Alkatetzaren eginkizunen eskuordetzea

Doneztebeko Udaleko alkate udalburuak, 2014ko ekainaren 23an, jarraian hitzez hitz jaso den ebazpena eman zuen:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluari jarraituz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Alkate gisa dagozkidan eskudantzia guztiak Oscar Mindeguia Bidegain lehen alkateordearen esku uztea, kanpoan naizen bitartean (2014ko abuztuaren 1etik 18ra) nire ordez ari dadin.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabaki horren kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal duzula, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bakoitzak dituen eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 80.1 eta 101. artikuluetan ezarritakoaren arabera, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, edo aldez aurretik eta aukeran: berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu duen organoari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Donezteben, 2014ko ekainaren 23an.–Alkatea, Miguel San Miguel.

Iragarkiaren kodea: L1410558