154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aldaketa antolamendu xehakatuko determinazioetan, 1. poligonoko 313, 314 eta 315. lurzatiei dagokienez. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2014ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Plan orokorreko antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzeko proposamena, 1. poligonoko 313, 314 eta 315. lurzatiei dagokienez Aranzazu Gallastegui Aguirrek sustatua. Aldaketari dagozkion agiriak jendaurrean edukiko dira hilabetez, honako iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Epe horretan, interesa duten entitate edo pertsona guztiek agiri horiek ikusi eta aztertzen ahalko dituzte, Udalaren bulegoetan, baita bidezko iruditzen zaizkien alegazio idazkiak aurkeztu ere.

Deikaztelun, 2014ko uztailaren 24an.–Alkatea, M.ª José Sagasti Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L1410647